Entradas

Mostrando entradas de mayo 10, 2018

Konpetentzia digitala

Imagen
Denbora laburrean bada ere legeak askotan aldatzen dira. Hezkuntzak delimitatuko du jendartea, hots, tranmititu nahi ditugun balioak, sinesmenak, ohiturak, tradizioak... irakaskuntzaren bitartez helarazten dira. Horregatik, nabaria da hezkuntzako legeak uneoro aldatzen direla. Hala ere, oinarrikozko gauzak antzekoak izan ohi dira; ia lege guztiek antzeko helburuak baitituzte. Heziberri(2020)-ren arabera (gaur egun, indarrean dagoen legea) bi motatako konpetentzian bereizten dira: Oinarrizko konpetentziak: Ekintza konpetenteak egiteko, ezinbestekoa da pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen eta izaten jakitea. Konpetentzia horiek batera eta bereizketarik gabe baliatu behar dira.  Diziplina barruko oinarrizko konpetentzia : Diziplina barneko oinarrizko konpetentziak eskuratzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da norberaren errealizazioa eta garapena erdiesteko, herritar aktiboa izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko, eta, alde horretatik, oinarrizko zehar...