Konpetentzia digitala



Denbora laburrean bada ere legeak askotan aldatzen dira. Hezkuntzak delimitatuko du jendartea, hots, tranmititu nahi ditugun balioak, sinesmenak, ohiturak, tradizioak... irakaskuntzaren bitartez helarazten dira. Horregatik, nabaria da hezkuntzako legeak uneoro aldatzen direla. Hala ere, oinarrikozko gauzak antzekoak izan ohi dira; ia lege guztiek antzeko helburuak baitituzte.


Heziberri(2020)-ren arabera (gaur egun, indarrean dagoen legea) bi motatako konpetentzian bereizten dira:

  • Oinarrizko konpetentziak: Ekintza konpetenteak egiteko, ezinbestekoa da pentsatzen, komunikatzen, elkarrekin bizitzen eta izaten jakitea. Konpetentzia horiek batera eta bereizketarik gabe baliatu behar dira. 
  • Diziplina barruko oinarrizko konpetentzia: Diziplina barneko oinarrizko konpetentziak eskuratzea beharrezkoa eta ezinbestekoa da norberaren errealizazioa eta garapena erdiesteko, herritar aktiboa izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko, eta, alde horretatik, oinarrizko zehar-konpetentzien parean daude.


Hezkuntzan bi konpetentzia mota hauek erabiltzea beharrezkoa da; horregatik, arlo espezifiko bakoitzean lortu beharko diren helburuak finkatu behar dira. Era honetan, IKT ikasgaia kontuan hartzen baldin badugu, beharrezkoa dugu konpetentzia digitala aipatzea.
Eskuratuta http://www.competencia.digital webgunetik.



Gaur egun, teknologiarako diru eza dela eta, ez daude nahi beste baliabide ikasgai hau bere osotasunean garatzeko. Ondorioz, ikasleek jaso beharreko formakuntzek ere ez dute emaitza onik izaten. Beraz, argi dago konpetentzia mota hau garatzeko hainbat oztopo eta zailtasun aurkitzen ditugula; horregatik, ez da behar bezala garatzen. 

Laburbilduz, konpetentzia digitala lantzeko beharrezkoa da pentsamolde aldaketa suertatzea. Ez goazelako inora ikasleei teknologia baliabideak emanez; guk geuk, irakasleok, hauen nondik norakoan ezagutzen ez ditugunean. Hau da, ez da nahikoa teknologia ikasgeletan sartzea; landu eta ezagutu behar da mundu hau. Horregatik, lehenik eta behin, irakasleak gaian interesa eta lan egiteko gogoa izan behar dute. Ondoren, beharrezko prestakuntza jaso jakiteko baliabide hauekin noraino iritsi daitezkeen, bai eurek eta bai ikasleak.

Honako test-ean klik eginez, jakingo duzu zein profil digital izango duzun hiritar gisa. Gainera, gai honi buruzko baliabide gehiago eskuratu nahi izatekotan Nire Symbaloo-an klik eginez topatuko dituzu kolore urdinez. 

Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom