Eten digitala

Sarbide- eten digitala IKTerako sarbidearen arabera, sortutako desberdintasunei buruz hitz egiteko sortutako terminoa da. Eten digitala ixtea ezinbestekoa da pertsona guztiek sarean sartzeko aukera izateko.

Adostasun bat dago IKTen erabilpenaren desberdintasuna bultzatzen duena.  “Ezagutza” hasiera batean mundu guztiaren esku dago, baina gero eta arrisku gehiago ditu ezagutzaren gizarte honek. Argi dago, desberdintasun berri gehiago sortuko direla. Askotan ez gara ohartzen informazioaren gizartea biztanleriaren zati txiki batera iristen dela.

“Eten digitala” gure gizartean dauden desberdintasun sakonei buruz hitz egiteko erabili daiteke. Gaur egun, eten politikoak, ekonomikoak, lurraldetakoak… daude, eta hauek eten digitalak eta sozialak areagotzeko mehatxu bat dira. Beharrezkoa da IKTen erabilpenaren indarra berriro planteatzea, laguntzeko baliabide gisa erabiliz, gizarte justu eta berdinagorantz bideratzeko. 

Etxaniz, I. (2016). Eskuratuta: http://etxabreezy10.blogspot.com.es webgunetik. 

Baina, zergatik? Alde batetik, errekurtso zein ezagutza falta dagoelako. Gainera, teknofobia (teknologia berriengan beldurra izatea) nagusitzen ari da. Oro bat, IKTak dutenek gauza asko (errazago eta azkarrago) egiteko aukera izango dute. Bestalde, Teknologia berriak eskoletara eramatea oso garrantzitsua da ez egoteko eten digitalik.


Generoen arteko desberdintasunak ere badaude. Gizonezkoek teknologia berriak gehiago erabiltzen dituzte. Estereotipoetan oinarritutako diskriminazioa da; ez berezko desberdintasun batzuen ondorio. “Pertsonen borondatea” diskriminatzailea da. Emakumeak, aitzitik, “teknofobotzat” jotzen dira, askok teknologia berriei urruti begiratzen baitiete. Emakumeak ondo funtzionatzen duen erraminta nahi du, informazio baliagarria eskuratzeko eta arazoak emango ez duena.

Estereotipo hauek egunero etxean, eskolan eta hedabideetan eraikitzen den diskriminazioaren fruitua dira. Txikitatik, neskei beste pertsona zaintzen irakasten zaie, eta mutikoek jolasteko eta mundua deskubritzera bultzatzen zaie. Lan munduan, teknologia berriekin harremana duten ofizioei dagokionez, emakumearen presentzia %25eko da.
Lóncan, C. (2017). La brecha digital en minuto y medio. Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=mtTOB4tFRSs webgunetik

Goiko bideo honetan laburki azalduta dituzue eten digitalaren nondik norakoak. Hala ere, baliabide digital gehiago eskuratu nahi izatekotan Nire Symbaloo-an klik eginez, topatuko duzu. Kolore berde argiz daude eten digitalari buruzko baliabideak. 

Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom