Robotika eta pentsamendu konputazionala

Robotika roboten zientzia eta teknologia da, eta roboten diseinuaz eta aplikazioetaz arduratzen da. Robotikan gai desberdinak konbinatzen dira, adibidez, mekanika, elektronika, informatika edota adimen artfiziala. Robotika, gizakiari lana arintzeko nahiarekin sortua izan zen. Asimov-ek Robotikaren hiru legeak sortu zituen:
  • Robot batek ezin du gizaki bat kaltetu. 
  • Robotek gizakien aginduak bete behar ditu. 
  • Robot batek bere burua babestu behar du uneoro, baina beti aurreko bi legeak apurtu barik
Hezkuntza Robotika, diziplina arteko irakaskuntza sistema bat da, ikasleen trebetasun eta gaitasunak garatzeko gai dena. Irakaskuntza sistema honek, araututako eskola egitasmoaren arlo desberdinak biltzen ditu. Robotikaren bidez, zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika, hizkuntza eta sormeneko arloak lantzen dira.
Eskuratuta http://www.lostiempos.com webgunetik

Ikaskuntza eredu honetan, parte hartzen dute berezko eraikuntzak sortu nahi dituzten pertsonak. Hasieran, eraikuntza hauek modu mentalean ematen dira, eta laster, plan fisiko batera igarotzen dira, material desberdinekin eraikitzen dira eta modu konputazionalean kontrolatuak daude. Hasieran, robotak egiteko zura eta egurra erabiltzen zuten, besteak beste. Robotikari esker, konpetentzia desberdinak lantzen dira. Alde batetik, arazoak aurreikusteko, erabakiak hartzeko eta hauek ebazteko trebetasuna garatzen da. Bestetik, lidergoa, autoestimua, erronka- bilaketa, taldean lan egiteko gaitasuna, negoziatzea eta gainerakoekin komunikatzen jakitearen trebetasunak lantzen dira. Alderdi zientifiko- teknologikoari dagokionez, robotikaren bidez, informazioa bilatzen, lortzen eta erabiltzeko ahalmena garatzen da. 

Pentsamendu konputazionala, pertsona bakar batek berezko gaitasun, konputazioa, pentsamendu kritikoa eta informatikaren oinarrizko kontzeptuen bitartez arlo desberdineko arazoei aurre egiteko gai izatea da. Pentsamendu konputazionalak trebetasun desberdinez osatuta dago, adibidez, arazo bat analizatzea, datuak prozesatzea.

Pentsamendu konputazionalak arazoen konponketan oinarritzen da, sistemen disinuan eta gizakiaren jokabidea ulertzen du. Honen bitartez, trebetasun batzuk garatzen dira, adibidez, pentsamendu kritikoa eta teknologi berrien erabilera. Pentsamendu hau aztertzen duten adituen arabera, pentsamendu honek XXI. mendearen hainbat arazori egingo die aurre: pobrezia, osasuna, biodibertsitatea, berotze globala.
Eskuratuta adicra.com.ar webgunetik


Hezkuntzan pentsamendu konputazionala lantzeak,ikasleek modu autonomoan arazoak ebazten ikasten dute. Lehen esan dugunez, pentsamendu honek gauzatzeko teknologia berriak erabiltzen dira, eta hainbat herrialde desberdinetan curriculumean teknologiak ezarri dituzte emaintza onak eskuratuz. 

Laburbilduz, pentsamendu konputazionalaren oinarria baliabide teknologikoen bitartez arazoak konpontzen jakitean datza. Eskoletan, funtsezko trebetasun bat bezala landu behar da, idazmena eta ulermena lantzen diren bezala. Pentsamendu konputazionalean, umearen garapen pertsonalak aurrera egin ahala gauza berriak ikasteko gaitasuna ematen du.

Hurrengo dokumentuan klik eginez, robotikak hezkuntzan duen eraginean sakonduko duzue. Are gehiago, Nire Symbalooan klik eginez urdin koloreko  baliabideak gai honen inguruan izango dira.

Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

The flipped classroom