Aztarna digitala eta nortasun digitala
Nortasun digitala, interneten barruan identifikatzen gaituen ezaugarrien multzoari deritzogu, sarean ere gure nortasuna eraikitzen dugularik. Ezizen bat erabili ala gure izen errealaren artean aukeratzen dugunean edota blogetan idazten dugunean, gure erretratu digitala ari gara egiten (Odriozola, M. 2013).
![]() |
| Eskuratuta http://educainternet.es webgunetik |
Aztarna digitala, aldiz, interneten nabigatzen dugun bakoitzean, erabiltzen ditugun plataformetan, egindakoaren arrastoa edo aztarna digitala uzten dugu, hala nola, datu pertsonalak. Hori dela eta, internet erabiltzen dugunean, geure buruari buruzko informazioa asko uzten dugu eskuragarri.
![]() |
| Eskuratuta www.revistadigital.inesem.es webgunetik |
Hortaz, ikusten duzuenez nortasun digitala eta aztarna digitala batera doaz, bata bestearen osagarri izanik. Guk plataforma ezberdinak erabiliz, gure nortasun digitala eraikitzen dugu eta hori dela eta sarean gure arrastoa, hots, guri buruzko informazio ezberdinak uzten ditugu.
Gaur egun, gure informazio gehiena sare sozialek, bilatzaileek eta hauei lotutako zerbitzuek jasotzen dute, hauek norberaren nortasun digitalaren iturburu nagusia izanik. Hauek publikoak dira, nahiz eta sare sozialetan hainbat gauza pribatu bihurtu ahal ditugun.
Batzuetan, uste dugu zintzilikatzen dugun zenbait informazio ez dela agerian geratzen edota batzuetan gure perfiletik ezabatzen dugula. Baina presentzia digital hori ezabatzea, ordea, ez da gauza erraza, izan ere, edonoren disko gogorrean erraz gorde daiteke. Horregatik, kontu handia izan behar dugu sarean eskegitzen dugun gauza guztiekin.
Egia da, hainbat abantaila dituztela nortasun eta aztarna digitalak. Hala nola, sozializazioa (sare sozialei esker gure antzinako lagunekin komunikatzeko aukera dugu, baita harreman berriak sortzeko ere), lana (enpresa ugari internet bidez egiten dituzte kontratazioak), negozioetako kalitateak hobetzen ditu eta herrialde ezberdinetako informazio ugari jaso dezakegu berehala.
Baina, aldi berean, hainbat desabantaila ditu. Esate baterako: sare sozialen zein chaten bidez erraz engainatzen gaituzte, iruzurrezko salmentak, gezurrezko informazioa lanpostua galtzea edo ospe txarra lortzea, datu desegokiak erabiltzea intimitatea galtzea eragin dezake eta, gainera gai desegokietarako sarbidea erraza da.
Campus Virtual Intec (2017). Proteger tus datos Personales. Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=YkS8zalsZmY&t=0s&list=PLngAqtnVqCC3Ytrf_Z7IOrqyWeJQkIi9z&index=2 webgunetik.
Goiko bideo honekin, zergatik gure datu pertsonalak babestu behar ditugun ikasiko duzue.
Gaur egun edonork ikertu dezake eta munduko edozein partetik gure nortasun digitala ezagutu. Gainera, eskuratu dezaketen informazioarekin erabilera ona edo txarra egin dezakete, eta, aldi berean, honek arrisku maila handia ere ekar dezake. Honekin, aintzat hartu beharko genuke zer motatako informazioa jartzen dugun sarean, edonoren eskuan jaso daitekeena. Horregatik, geure ikasgeletan ikasleei honetaz kontziente izan daitezen erakutsi behar diegu.
Aztarna eta nortasun digitalaren inguruko baliabide digital gehiago eskuratu nahi izatekotan egin klik Nire symbaloo-an urdin-berdetsu koloreko baliabideetan.

