The flipped classroom
“Flipped Classroom” hitzak, “aula invertida” edo “Irauliko ikasgela” esan nahi du, eta honetan oinarritzen da metodologia: azalpen teorikoak gelatik kanpo ematen dira eta klaseko ordu horiek prozesu kognitiboen garapenerako erabiltzen dira.
Metodologia honetan, betiko etxerako lanak gela barruan egiten dira. Modu honetan, ikaslea bere ikasketa prozesuaren arduraduna da, lana bere erritmora egokituz eta irakaslearen papera aldatuz eta gidari laguntzailea bihurtzea.
Hau izaten da"Flipped Classroom"-en metodologia:
- Irakasleak bideotutorialak prestatzen ditu azalpen teorikoekin, ikasleek etxean ikus ditzaten.
- Ikasleek bideoak etxean ikusten dituzte eta nahi dituzten apunteak hartzen dituzte; baita ariketak egin dezakete.
- Sortu zaizkien zalantzak klasean argitzen dituzte denen artean.
![]() |
| Eskuratuta www.oupeltglobalblog.com webgunetik |
o Irakasleek denbora gehiago dute klasean arazoak dituzten ikasleei erantzuteko.
o Irakasle eta bai ikasleen frustrazioa txikiagoa da.
o Zailtasun asko izanez gero bideoa askotan ikus dezakete.
o Irakasleek kontzeptu zailak denbora gehiagoz azaltzen dituzte.
Metodologia honek emaitza akademiko positiboak izan ditu. Estatu batuetako institutoan adibidez: ikasleen %50 ez zuen ingelera gainditzen eta metodologia aplikatuta %19ra jaitsi da. Matematiketan ere murrizketa bat egon da: %44etik %13ra jaitsi da. Are gehiago, arazo diziplinarioetan ere hobekuntzak egon dira: lehen hiruhileko bakoitzeko 730 baino gehiago egoten ziren; gaur egun 250 inguru.
Laburbilduz, flipped classroom metodologia berritzaile honek, hezkuntza aldatzeko gogoekin eta horretarako gaitasunak dauzkaten irakasleekin batera doala. Beraz, hezkuntzan eragina daukaten pertsona guztien esku dago honen garapena eta arrakasta.
Bideo honen bitartez, errazago ulertuko duzue. Eta oraindik ere informazio gehiago jaso nahi baldin baduzue, egin klik Nire Symbaloo-an eta bertan hori kolorez dauden baliabideak gai honen ingurukoak izango dira.
Preciado, L. (2013). Clase Invertida (Flipped Classroom en Español). Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=ePOnn0H9GMY webgunetik.
Bideo honen bitartez, errazago ulertuko duzue. Eta oraindik ere informazio gehiago jaso nahi baldin baduzue, egin klik Nire Symbaloo-an eta bertan hori kolorez dauden baliabideak gai honen ingurukoak izango dira.
