INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIOAREN GIZARTEA
Ilustrazioaren garaian, informazioa antolatua eta klasifikatua zegoen liburuetan. Baina, informazio hori ulertzeko beharrezkoa zen irakurtzen jakitea. Gaur egun, aldiz, informazio eta ezagutza guztia elkartuta dago eta edonork eskura dezake. Honek, globalizazio kulturala dakar.
Peter Druckeren arabera (1996) jakintzaren gizartea honako hau da: "bere garapenerako ezagutza sortu, garatu, zabaldu ea partekatzea xede dituen gizartea" . Ezagutzaren gizartea informazio gizartea baino haratago doa, gizartearen transformazio sozial, kultural eta ekonomikoaren euskarria baita.
![]() |
| Eskuratuta www.elrancaguino.cl webgunetik |
- Informazioaren digitalizazioa.
- Iturri audiobisualen hedapena.
- Sare telematikaren zabalkuntza.
- Produkzio tresnen robotizazioa.
Horiek guztiak teknologia berrietatik eratorriak dira. Hamarkada ezberdinei erreparatzean 60. hamarkadan telebista sortu zen biztanleriari informazioa helarazteko baliabide bat sustatuz. 70. hamarkadan, interneten etorrera gauzatuko da, hala ere, esparru militarrean soilik. Hamarkada bat geroago, gizarte osoan PC-a orokortu egin zen. Bukatzeko, 90. hamarkada, esparru guztietan sarearen erabilpena handitzen da.
Hala ere, gizartearen jakintzak ez ditu alde onak (lan berrien hedapena, etxetik lan egiteko aukera, teknologiaren erabileraren normalkuntza...) bakarrik eragin, alde txarrak ere badaude (dependentzia, eten digitala, norbanakoaren pribatutasuna galtzea...)
Gainera, hezkuntzan arazo berriak daude, izan ere, teknologiekin gure eskolatik gizarteak ekoizten duen informaziora sarbidea dugu. Honako informazio ugaritasunak ezjakintasuna dakar. Horregatik, etorkizuneko hiritarrak hezteko teknologiak modu intelektual, kritiko, etiko eta koherente batean erabiltzen irakatsi behar zaie.
Gómez, J. (2016ko irailak 11). Evolución tecnologica, sociedad del conocimiento y cibercultura. Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=RnjM3G_TvO8 webgunetik.
Baliabide digital gehiago eskuratu nahi baldin badituzue gai honi buruz, egin klik Nire symbaloo -an. Bertan, urdin-berdetsu kolorez agertuko dira informazio eta komunikazioaren gizarteari buruzko baliabideak.
