INTERNET

Teknologia berriak edo IKT (Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak) izenekoak gure bizitzan sartu dira Interneti esker. Interneten jatorria 1969. urtean aurkitzen dugu, ARPA-k finantziatutako ARPANET sarea sortu zenean, Estatu Batuetako Defentsarako Departamentuak sorturiko proiektu barruan. Helburu nagusia ingurune militarrean aplikatutako teknologiaren alorrean Estatu Batuak mundu osoko lider bihurtzea zen. Horretarako, ordenagailu haiek interkonektatu egin zituzten, bide anitzak erabiliz; horrela, bat kaltetua suertatuz gero, informazioa beste batetik joan zitekeen.

Eskuratuta www.timetoast.com webgunetik.




Garro, A (2008). Eskuratuta: http://definiciones-de-internet.blogspot.com.es webgunetik.




Interneti deitzeko erarik ohikoena sarea da. Gaur egun, Internetek munduan ehunka milioi erabiltzaile dauzka eta zifra egunez egun gehitzen doa. Sarean elkarrekin konektatuta dauden ordenagailuen multzoa da. Funtsean, eremu lokaleko sare batean (LAN) bi eratako ordenagailuak ditugu: bezeroak eta zerbitzariak.
Sare guztietan zenbait ordenagailu bezero eta zerbitzari bat edo gehiago izan ohi dira. Sareko funtzionamendu horri esker, adibidez, erabiltzen ditugun zenbait programa zerbitzarian bakarrik instalatuta egon daitezke, eta sareko bezero guztiek horiek exekutatu ditzakete beren ordenagailuetan erabat instalatuta eduki beharrik izan gabe. Internet osatzen duten ordenagailuak elkarrekin konektatuta daude telekomunikazio-sistema desberdinen bitartez. Kobrezko kablea, kable ardazkidea, zuntz optikoa edo sateliteen bidez.

Hezkuntza alorrean, eskolek IKTen erabilera sustatzen dute, eta Euskal Herriko ikastetxe gehienetan Internet konexioa dago. Baina, bere erabilera oraindik ez da hainbestekoa. Hau da, sarea posta elektronikoa eta webguneak baino askoz gehiago da. Baina, hasteko, garrantzitsuena hezitzaileei Interneten trebatzeko aukera praktikoak ematea da.

Eskolak, erabilera egokiak sortzen lagundu behar dio ikasleari. Ikaskuntza garrantzitsuak bultzatu behar dira: iturri fidagarriak ezagutzen, informazioa egiaztatzen eta informazio horren aurrean kritikoak izaten erakutsi beharko diegu. Orain arte informazioa argitaletxeek egiaztatzen zuten; hemendik aurrera irakasleek eta ikasleek ere horri ekin beharko diote. Horretarako, arriskuak ezagutu behar dira, eta horiek saihesteko moduak bilatu. Baina, batez ere, tresna horien onurak ezagutu eta horietaz baliatu beharko dugu. Web 2.0 delakoak ere zeresan handia du ikaskuntza prozesuetan eta eskolan.

Eskuratuta http://www.ite.educacion.es webgunetik


Interneteko erabiltzaileak ikusle hutsak izatetik parte-hartzaile izatera pasatzeko aukera handiagoa dute web 2.0k eskaintzen dituen tresnei esker. Web 2.0 aplikazioak hezkuntza alorrean ikasleak teknologia berrietara hurbiltzeko era dibertigarria, sinplea eta eraginkorra izan daiteke. Gainera, oso tresna onak izan daitezke hizkuntza idatzia zein komunikazio ahalmena hobetzeko. Ez hori bakarrik, ikasleen analisirako eta kritikarako gaitasunak indartu ditzakete, baita irakasgaian parte-hartzea ere... 

Parte-hartzea, elkarlana, informazio trukea, ezagutzaren hedapena denon onerako dira eta IKT-ak joera horiek bideratzeko erraztasun handiak ematen dituzte. Teknologia guztien atzean ez dago ideia teknologiko soil bat, hezkuntza ireki eta parte-hartzaileago baterako urratsak emateko tresnak dira.

Hurrengo prezi  honetan ikusi ditzakezue, internetek dituen arrrisku zein seguru ibiltzeko arauak. Gainera, Nire Symbaloo-an klik eginez, Interneti buruzko baliabideak topatuko dituzue larrosa kolorez. 

Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom