Web 1.0 / Web 2.0 /Web 3.0


1989-1990an Tim Berners-Lee eta Robert Cailliau-ek Web askea garatu zuten. Europako Antolaketan lan egiten ari ziren bitartean. Web 1.0, 60. hamarkadan hasi zen. Web 1.0 izaera dibulgatzailea zeukan, orduan, dokumentu eta informazio kulturala kargatzen hasi zen. Komunikazioari dagokionez gizartearen lorpen garrantzitsuena izan da.

Eskuratuta www.hazhistoria.net/ webgunetik.

Bere izaera noranzko bakarrekoa zen, eduki estatikoen gainean eginda. Web estatikoa denez irakurtzeko soilik balio du, erabiltzaileak ezin du interakziorik egin web-orrialdeekin (iruzkinik, erantzunik eta aipurik ez). Geroago HTML formatua erabiltzen hasi zen, web-orrialdeak erakargarriagoak egin zituena. Web 2.0 Tim O’Reilly-k sortu zuen 2004an bigarren belaunaldiari adierazteko, erabiltzaile-komunitateetan eta zerbitzu sorta berezian oinarrituta; hala nola, sare sozialetan eta Web 2.0 “web sozial” bezala ere ezagutzen da. Web 2.0 Interneten bilakaera da, non erabiltzaileak pasiboak izateari uzten dioten erabiltzaile aktiboak izateko.

 IIEMD Marketing  Digitala (2016ko urriak 26). Que es web 2.0, definición y noticias. Eskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=Tz-w1huYNAw wegunetik.



Goiko bideo hau ikusiz errazago ulertuko duzue. 
Eskuratuta www.hazhistoria.net/ webgunetik


Haren erabiltzaileek ez daude web orriak erabiltzera mugatuta, modu honetan, sarean parte hartzen dute, hots, informazioa jasotzen, komunikatzeko eta ezaguerak sortzeko gai dira. Eduki berriak sortzen dituzte eta egunero erabiltzeko material, ikuspegi zein erabilera berriak asmatzen dituzte. Hau guztia bermatzeko lantresnak sortu ziren, besteak beste: Blogak, Wikiak (wikipedia adibidez), RSS irakurleak, Flickr, Youtube... 

Web 3.0 erabileraren bilakaera eta bide desberdinetako sareen interakzioa deskribatzeko erabiltzen den neologismoa da. Web 3.0 terminoa 2006an agertu zen lehenengo aldiz Jeffrey Zeldman-en artikulu batean, 2.0 webaren inguruko kritikaria baita.
Eskuratuta www.hazhistoria.net/ webgunetik


Web 1.0


Web 1.0-aren garaian, hezkuntzan metodo tradizionala erabiltzen dutela ikusiko genuke, hau da, ikasteko liburuak erabiltzen dituzte, irakasleek erabakitzen dute zer izango den garrantzitsua ikaslearentzat, baina honen interesak kontuan hartu gabe. Bestalde, errendimenduen emaitzetan zentratzen dira aurrerapenak ebaluatzeko.

Web 2.0

Web 2.0rekin hezkuntza 2.0 delakoa sortu zen.Hezkuntza 2.0n elkarreragina handiagoa ematen da bai ikasleen artean, bai ikasle eta irakasleen artean, bai ikasle eta edukien artean… Sormenari, pentsamenduaren oinarri bezala, garrantzia ematen hasten zaio. 

Komunikazioari balio handia ematen zaio, pertsonen arteko lankidetzari beste gauza batzuen artean. Bestalde, irakasleak plataformak sortzen hasten dira eta bi norabidetan komunikatzen dira apunteak pasatzeko, eskolek bere web-orriak eratzen dituzte gurasoak informatuta edukitzeko; hala nola, blogak, moodle, edu 2.0…

Web 3.0

Gaur egun, Web 3.0rekin hezkuntza ezagutza librean eta eskuragarrian oinarritzen da. Ikasleen interes guneetatik abiatzen da eta arazoen soluzioa, berrikuntza eta sormena ardatz bihurtzen dira. Hezkuntza 3.0ren ezaugarri nagusienetakoak elkarrekintza instituzionalak eta kulturartekoak dira.

Ikasleek protagonismo handia dute ezagutza sortzeko eta partekatzeko. Horrela, sare sozialek eta gizartean eragiteko ahalmenak garrantzia handia hartzen dute eta eskolako komunitatetik harago doaz.

Azkenik, irakasleak, ikasleak, sareak, konexioak, baliabideak, tresnak… elkartzen dira ikasle guztien eta irakasleen interesak asetzeko, baita gizartearenak ere.
Eskuratuta http://itp-projects.com webgunetik.


Baliabide digital gehiago eskuratu nahi izatekotan, egin ezazu klik Nire Symbaloo-an. Bertan, laranja kolorez topatuko dituzu Web 1.0, Web 2.0, Web 3.0 buruzko baliabideak.


Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom