Jaioterri Digitalak

Jaioterri digitalen artean, bi mota desberdintzen dira. Alde batetik, natibo digitalak ditugu ; hots, internet eta teknologia berriez baliatuz ia edozer egiteko gai direnak dira (ikasteko, pertsonen arteko harremanak izateko, informazioa jasotzeko, jolasteko edota erosketak egiteko...). 

Bestetik, etorkin digitalak daude; hauen ikasteko metodoa honako hau izango litzateke:
  • Bilaketak egin, saiatu eta huts egin.
  • Galderak eta dudak interneten bilatu edo eguneroko arazoak blog-etan bilatu.
Eskuratuta www.mundodomarketing.com.br/ webgunetik

Eten digitalak bi mota hauen arteko ezberdintasunak areagotzea eragin du. Gainera, beste tarte digital bat sortu da, sarbide erraza duen mundu moderno eta pobrezia digitala dutenen artekoa. Herrialde hauetan oso zaila da jaioterri digitalak eta etorkin digitalak bereiztea, askotan gazteok sarbide osoa dutelako horrelako ekipoak erabiltzeko. Adibide bezala, India daukagu. Indian interneta leku askotan dago eskuragarri; hala ere, hango biztanleek pobrezia digital handia jasaten dute. 

Azkenik, desazelerazio digitala mito bihurtu da. Berrikuntza gero eta azkarrago egingo duelako; horren ondorioz, pertsonak etengabe atzeratuta egongo dira. Egunerokotasunean tentsio horrekin bizi beharko dute, testuingurua kontuan hartuz, bakoitzak ahal duen neurrian.
TEDx Talks (2013). Educación y nativos digitales: Juan García en TEDxValencia. Eskuratuta https://www.youtube.com/watch?v=4XFpguuH40Q webgunetik.

Bideo honi esker, askoz ere hobeto ulertuko duzue goian azaldutakoa. Gainera, gai honi buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu egizu klik Nire Symbaloo-an urdin-berdetsu kolorean. 

Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom