eLearning eta mLearning

Edonon egonda informazioa eskura duzun metodologiari mLearning deritzo. Hau da, informazio guztia poltsikoko ordenagailu (smartphone, tablet, portatil, eReader, mp4, mp3...) batean jasotzen da. "Mugimenduan ikasi" litzate movil-learning hitzaren esanahia. Era honetan, nahi dugun momentuan eskura ditzakegu une horretan beharrezkoa dugun informazio hori. Egun, M-learninga sektore askotan erabiltzen da: enpresetan, administrazioan eta unibertsitatean. Horretarako, tresna mobilak ezinbestekoak dira. Unibertsitatean, wLearning-a gauzatzen hasiko dira.

Colombia digital (2012). ¿Qué es el Mobile-Learning?. Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=ZiScaR5ub1E webgunetik.



Ezkerreko bideoa ikusiz, errazago ulertuko duzue mLearning-en esanahia eta erabilera.

eLearning, aldiz, “nondiknahi edo ubikuotasuna” adierazten du eta konektibismoarekin eta mobilitatearekin zerikusia du. Hezkuntza arloan erabiltzen dira prestakuntzarako. Hau da, teknologiak (interneta) erabiltzea formakuntza ezberdinak gauzatzeko. Lineako prestakuntza edo prestakuntza birtuala ere deitu daiteke. Baliabide teknologiko batzuen bitartez, lineako edukiak sortu, transmititu eta antolatu egiten ditu modu erraz batean. Ingurune birtual batean ikasteko eta irakasteko aukera emanez.
Eskuratuta: http://www.prevencontrol.com webgunetik.



eLearning eta mLearning-en arteko ezberdintasunik handiena erabiltze tresnetan dago. Hots, eLearning-ek ordenagailuak erabiltzen dituen bitartean, mLearning-ek mugikorrak erabiltzen ditu. Metodologia hauek, ikasle eta irakasleen arteko komunikazioa sustatzen du eta ikasleen konpetentzia digitala hobetzen laguntzen du. Horregatik, hauen erabilera sustatzean IKT-en konpetentzia garatzeak dakar; bai ikasle eta bai irakasleentzako. 

Baliabide digital gehiago eskuratu nahi izatekotan, egin klik Nire symbaloo-an, bertan, kolore laranjaz topatuko dituzu.






Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom