Gamifikazioa
Gamifikazioa jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan jokoen teknikak erabiltzea da. Modu honetan, ohikoak eta aspergarriak diren jarduerak ezberdin egiteko aukera ematen digu. Honako hauek eskolan, lan munduan edo eguneroko bizitzan eginkizunak dibertigarriagoak bihurtzeko egiten dira.
Web, aplikazio eta sare sozial asko sortu ziren. Internetek eskainitako baliabide hauen helburua erabiltzailea ingurune digitalean jarraitzea da; honetarako, gizabanakoa estimulatzea erabiltzen dute. Hala ere, hauek betidanik erabili dira, hezkuntza arloan aplikatu ez badira ere. Termino hau antzinatik erabiltzen da, gehienbat marketinari lotuta dago (sariak jogurten tapa azpian, opilekin batera oparitzen ziren pegatinak, banku eta enpresa askoren puntu programak…).
![]() |
| Eskuratuta: http://kelevra.es webgunetik. |
Dinamika batekin hasteko, gaia aukeratu eta helburuak finkatu behar dira, honela, ariketa egiteko kapaz izango gara. Ariketan parte hartuko dituzten joko mekanikoak erabaki behar ditugu.
Aurretik aipatutakoa abantaila asko ditu. Hasteko, erakargarriak diren sistemak erraz sortu ditzakegu. Bestalde, lortu nahi diren helburuak kontuan hartuta ariketak programatu behar dira. Emaitzei dagokionez, zuzenekoak direnez, akzio eta ondorioaren arteko lotura erraz ulertuko dute. Honekin batera, helburuak argi zehazturik egongo direnez, haien zeregina erraz ulertuko dute. Bukatzeko, gamifikazioaren ondorioz klasearen portaera hobetzen da.
Ikasleei asko gustatzen zaien adibide bat Minecraftedu izango litzateke. Minecraftedu-n gaitegiko edukiak lantzen dira Minecraft jolasaren formatua erabiliz (ariketak, ekintza… eginez). Modu entretenigarri batean sormena eta talde lana sustatzen dute edukiak barneratzen dituzten bitartean.
Hurrengo estekan klik eginez, sar zaitezke aipatutako jokora: Minecraftedu. Gamifikazioari buruz gehiago jakin nahi baldin baduzu egin klik Nire Symbaloo-an kolore griseko baliabideetan.
