Errealitate areagotua
Teknologia baliabide guztien artean errealitate areagotuaren barnean dago. Honako honek, errrealitatea mundu birtualarekin konbinatzeko aukera ematen digu, informazio aberatsagoa emanez. Errealitate honetan, ingurune bat sortzen da, eta bertan informazio birtuala gehitzen da, jada existitzen diren elementu fisikoekin. Erabiltzailea ingurune horretara sar daiteke ordenagailuen, mugikorren edo tableten bidez.
Hala ere, ez da errealitate birtuala. Azken errealitate mota hau, guztiz birtuala den ingurune batean murgiltzea du helburu, errealitatetik isolatuta. Errealitate areagotuaren helburua errealitate misto bat sortzea da, mundu errealeko eta birtualeko elementuak nahastuz.
Errealitate honek sortze prozesu nahiko sinplea du. Lehenik, kameraren parean objektu erreala jarri behar da. Ondoren, kamerak objektua filmatuko du eta objektu birtuala sortuko da software bidez. Honen ostean, objektu birtual jakin bat sortuko da filmatutako objektu errealaren arabera. Bukatzeko, objektu birtuala pantailan agertuko da objektu errealari gainjarrita biak gauza bera izango balira bezala.
Errealitate mota hau tresna ezberdinekin lortu daiteke, ordenagailuak, tabletak… Ordenagailuen kasuan, hardware sendoa dutenez, emaitza onenak lortzen dituzte. Hala eta guztiz ere, errealitate areagotuak gero eta aplikazio gehiago eta hobeak ditu telefono mugikor adimendunekin erabiltzeko. Smarthphona gailu aproposa da behar diren elementu guztiak biltzen direlako. Tabletei dagokienez, errealitate areagotua ondo maneia daiteke, oraindik gutxi badaude ere.
![]() |
| Eskuratuta www.softzone.es wbgunetik |
Teknologia oso azkar aldatu da. Orain dela bi hamarkada mundu analogikoan bizi ginen eta dagoeneko gure irudimenetik kanpo dagoen mundu baten ateetan gaude. Jauzi horietako bat errealitate areagotua da.
Errealitate birtualarekin alderatuta, errealitate misto bat eskaintzen digu. Mundu erreal eta birtual honen arteko nahasketa berritzat har dezakegu eta batzuek ezagutu ere ez dute egingo, baina teknologia hau 60ko hamarkadatik garatzen dihardute. Garai hartan betaurreko batzuen bitartez oinarrizko informazio birtuala ikus zitekeen ingurune fisiko erreal batean.
Dokumentu honekin errealitate areagotuak nola funtzionatzen duen ikasiko duzue. Gai honi buruzko baliabide gehiago ezagutu nahi baldin badituzue, egin klik Nire Symbaloo-an larrosa koloreko baliabideetan.
Dokumentu honekin errealitate areagotuak nola funtzionatzen duen ikasiko duzue. Gai honi buruzko baliabide gehiago ezagutu nahi baldin badituzue, egin klik Nire Symbaloo-an larrosa koloreko baliabideetan.
