MOOC / SPOC / NOOC kurtsoak

e-Learning edo sarearen bidezko irakaskuntzaren kontzeptua asko garatu da. On-line egiten diren ikastaro ezberdinak indartu egin dira eta bertan parte hartzen dutenen kopurua ere.

NOOC (Nano Learning Experience Online Open Course). Hasiberriei konpetentzia, gaitasun edo ezagutza-arlo jakin batean aztertzeko ikastaro ireki eta masiboak dira, online egiten direnak. Ikasteko eta ebaluatuak izateko aukera ematen duten kurtsoak dira. Honez gain, izaera independentea dute, hots, ez dira zertan beste formakuntza moduloei lotuta egon behar. Hauetan inskripzioa egitea beharrezkoa da, dooakoak dira. Ordu batetik 20 ordutara irauten du, denbora jakin batean burutu behar da. 
INTEF (2018). NOOC "La psicología de las finanzas personales" #educafinanciera. Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?time_continue=1&v=n-tlJZObKcM webgunetik.

Eskuratuta www.wonkhe.com webgunetik


NOOC ikastaroak, gaur eguneko MOOC ikastaroekin konparatzen badira, ikasle desberdinentzako egokiagoak eta erakargarriakoak dira. 1-2 aste beharrezkoak dira antolaketan murgiltzeko. Ikasteko diseinua dela eta, ikastaroaren diseinuaren eredua malgua da, NOOCa norberaren beharrizanen arabera diseina daiteke. Ikastaro hauetako bat baino gehiago egin daitezke jarraian, formakuntza jarraia izateko aukera ematen duelako. 

MOOC (Massive Open Online Courses).Online ikastaro Masibo irekiak, formakuntzarako modalitate berri bat dira, kolaboraziora irekitako ikasketa jarduera plana eta parte-hartze masiboarekin. Izen-emate libreko ikastaroak dira, sartzea eta proposamen hezigarria jarraitzea nahi dutenentzat.

Eskuratuta http://www.yourtrainingedge.com webgunetik

Ikastaroak bideo-formatuan irakasten dira; horien bidez ikasleak eskuragarri ditu eduki guztiak, edozein unetan, ordutegi malguan, eta auto-ebaluazio-metodoetan oinarrituz garatzeko. Ikastaroak doakoak dira, eta eskakizun bakarra da ikasleak izena ematea posta elektronikoa erabiliz. Ikastaro hauek erabiltzailearen ikasketa era autonomoan bultzatzen dute gehienbat.

Honez gain, beste ezaugarri nagusi bat dute: gaiak mugagabeak dira, interes sozialeko edukiak zabaltzeko, beste gai batzuen artean adibidez: “jazarpen zibernetikoa”, “ikasketa kooperatiboa”, “jabetza intelektuala”. Batzuk ziurtagiri bat lortzeko aukera dute. Hainbat ziurtagiri mota daude, adibidez: doakoak diren parte-hartzeko ziurtagiria, kostu elkartua eramaten duten gainditze ziurtagiriak. Batzuetan azkeneko azterketa bat egin behar da eta beste batzuetan berriz, ikastaroaren portzentai bat soilik egin behar da.

Eskuratuta www.uamx.uam.es webgunetik
SPOC (Small Private Online Course). Mooc- en oinarrizko ezaugarri batzuk mantentzen ditu (online egiten da). Hala ere, ez dira ez masiboak ez irekiak. Egokitzapen modukoak dira, haien funtsa mantenduz baina komunitate txikiagoetarako pentsatuta daudenak, esaterako, ikasgai zehatz batean matrikulatutako ikasleak, enpresa zehatz batean lan egiten duten langileak… Kopuru txikietara bideratutako ikastaroak dira (interakzioa hobea izateko) eta arreta pertsonalizatuagoa dute.

Ikasleen artean lan taldeak sustatzen dira baliabide ezberdinen erabilpena sustatuz: Google drive, Google Hangouts.... Konpetentzien garapenera bideratutako esperientzia bat da bereziki sarean kolaborazioaren, ikasketa autonomoaren eta hezkuntza komunitateetan parte hartzearen ingurukoak.

Laburbilduz, orain aipatutako hiru kurtsoak oso erabilgarriak izan daitezke, formakuntza espezifikoa jasotzeko, nahi dugun gaiari buruz eta gure ordutegietara moldagarria izanez.

MOOC/SPOC/NOOC kurtsoei buruz gehiago jakin nahi izatekotan egin klik Nire symbaloo-an berdez dauden baliabideetan.

Entradas populares de este blog

Aztarna digitala eta nortasun digitala

Robotika eta pentsamendu konputazionala

The flipped classroom