Makers mugimendua eta kultura
Maker kultura, kultura kreatzaile edo hirugarren industria iraultza bezala ezagutzen da. Kultura garaikide honek DIY kulturako (Do It Yourself) teknologian oinarritutako hedapena da. Mugimendu honen ideia nagusia da, edonor gai dela edozein ekintza gauzatzeko laguntzarik gabe. Makerrak web generazio bateko kideak dira, zeintzuk pantailetan pixelak sortzeaz gain, teknologiaren bidez objektu fisikoak sortzen dituzte.
![]() |
| Eskuratuta: http://etwinning.es webgunetik |
Hezkuntzari dagokionez, Maker-ak, ikuspuntu didaktiko tradizionala ordezkatzen du. Horrela, proiektuak egiteak curriculumeko edukiak eta konpetentziak era aktiboagoan antolatzea ahalbidetzen du, eta honek ikasleen eta irakasleen arteko harremana sustatzen du. Gainera, Maker ikuspuntua diziplinarteko ikaskuntza sustatzeko bikaina da (artea, zientziak…)
Makina esku lanetan gizakiak ordezkatzen ari diren heinean, hezkuntza aldaketa hauetara egokitzen ari da. Ikaskuntza memoristikoan oinarritutako metodo tradizionaletatik eguneratutako beste batzuetara pasatzen ari da. Gatazken ebazpen kooperatiboan oinarritzen da, eta modu berean, sormena erabiltzen da. Maker kulturaren ezaugarri nagusiak kolaborazioa eta egiten ikasten dira.
90. hamarkadan, software-ak izugarrizko garapena izan zuen eta, gaur egun, edozein gauzarako aplikazioak edo softwarea dago. Gure eguneroko gauzak modu fisiko batean egiten ditugu; jan, bidaiatzea, janztea… Eta erabiltzen ditugun objektuak ere modu berean erabiltzen ditugu.
Maker Mugimenduak pertsonak subjetu aktibo bezala ikusten ditu. Errealitatearen sortzaileak eta transformatzaileak bezala eta ez kontsumitzaile soil gisa. Horregatik, bada denbora mugimendu honek hezitzaileen arreta deitu duela. Hala ere, umeen eta nerabeen interesa erakartzeko STEAMekiko (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika) modu paregabea da.
Mision Eureka (2016). El movimiento Maker. Eskuratuta: https://www.youtube.com/watch?v=tibWNz5Nyns webgunetik.
Gai honen inguruan gehiago jakin nahi baldin baduzu, egin klik Nire symbalooan berde argiz dauden baliabideetan.
